Udalak Gabonetan antolatutako Jaiotzen Ibilbideko eta elurrezko panpinaren gaineko lehiaketetako sariak zozketatu dituzte
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko

Pandemia dela eta, hilabete eta erdi baino gehiago egin gabe egon ondoren, gaur Estella-Lizarrak ostegunetako merkatua berreskuratu du, hori bai, Foruen plazako elikagaiena bakarrik, hainbat berritasunekin, ordutegi murriztua eta prebentzio-neurri asko arriskuak txikiagotzeagatik. Hauxe da Nafarroan berriro ireki den neurri handiko lehenbiziko merkatua geldialdiaren ondotik, urrats txiki bat aitzina.

Esperientziak alde guztiak pozik utzi zituen (saltzaileak, kontsumitzaileak, Udala, Polizia Gorputzak…) eta 34 ohizko saltokietatik 27k parte hartu zuten. Saltzaileek Udalaren ahalegina eskertu zuten. “Ahalik eta hoberen banatu gaituzte. Batzuk oraindik ez dira ongi kokatzen baina aste pare batean ohituko dira. Hainbeste denbora lan egin gabe, etorri ahal izatea eskertzen dugu,lan ezean poltsikoa ahuldu egiten da eta”, adierazi zuten Sartagudatik heldutako barazkiak eta frutak saltzen duen saltoki batetik.
Ohiko bezeroak ere pozten ziren. “Oso ongi iruditzen zait berriro etortzea. Nik ez dut ostegun bakar batean huts egiten, beti gainera mutil honi erosten diot. Aldaketei ohitu behar zaio, baina behin kokatu ondoren ez dago problemarik”, adierazi zuen emakume erosle batek.
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Bigarren saria Farmazia Goyachek eskuratu du, eta herritarren saria, 1.563 botorekin, Optica Navarrak
Ekimenak marrazki lehiaketa bat eta panpinaren izena asmatzeko beste bat biltzen ditu, 500 euroko bi sarirekin, tokiko merkataritzan erosketetan truka daitezkeenak. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ostegun honetan, abenduaren 18an, 14:00ak arte dute izena emateko epea