✅ Estella-Lizarrako herritarrek gogotsu espero dituzten egunak hurbiltzen ari dira, eta ongi pasatzeko eta alaitasunez bizitzeko garaia da. Baina, ez dugu ahaztu behar pertsona bakoitzak erantzukizun handia duela bestak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen (bide publikoa eta natur inguruneak zainduz, hondakinak behar bezala bereiztuz, eta abar).
✅ Gogoratu, festak pertsonen eta ingurunearen artean harmonian gozatzeko…
? saiatu hondakinak murrizten, xahutzea saihesten eta hondakinak bereizten
? kontsumo arduratsua egin
? kontsumitu bidezko merkataritzako produktuak, ekologikoak eta hurbilekoak
? errespetatu zuhaitzak eta berdeguneak
?joan-etorriak, hobeto oinez!
✅ Asko gustatzen zaigu lagunekin eta familiarekin elkartzea jateko unea partekatzeko. Jan gauza gozo eta berreskuratu ohiturak! Tokiko eta denboraldiko produktuen alde egiteko garaia da. 0 km-ko elikagaiak!!
✅ Haragi eta arrain gutxiago kontsumitu. Animalia-jatorriko produktuak erabiltzen dituzunean, abeltzaintza estentsiboko eta hurbileko haragiaren alde egin. Arrainaren kasuan, gogoan izan etiketari begiratu behar zaiola, arrantza-arte tradizional eta inpaktu txikikoa duen produktu bat aukeratzeko.
✅ Estella-Lizarrako Udalak, berriz ere, ahalegin berezia eginen du gure kale eta inguruak zaindu eta garbitzeko. Jurramendiko Mankomunitatearekin dugun lankidetzari esker, edukiontzien kopurua ere indartu da. Gainera, Udalak jarduera gastronomiko eta sozialetan baxera berrerabilgarria erabiltzea sustatu du.