Trafiko mozketa Zumalakarregi kalean
Asteazkenetik aurrera, urtarrilaren 21etik aurrera, Zaldutik Zumalakarregi kalera doan ibilgailuentzako sarbidea itxi eginen da, galtzada asfaltatzeko lanak eta inguruko azken...

Udaltzaingoak gogorarazi die herritarrei 16 urtetik beheitikoek kasko homologatua erabili behar dutela hirian bizikletaz dabiltzanean. Elementu hori funtsezkoa baita beren segurtasunerako. Halaxe ezartzen du Trafikoari buruzko Legearen azken erreformak (abenduaren 20ko 18/2021).
Udaldia eta eguraldi ona iristearekin batera, gero eta haur gehiago ibiltzen dira hirian bizikletaz, eta “batzuetan araudia bete gabe”, adierazi dute. Ez-betetze horiekin, 200 euroko zehapenak jarri beharko dira, Bide Segurtasunari buruzko Legeak xedatzen duen bezala. Baina, arau-hausteaz gain, garrantzitsua da helduen eta adingabeen segurtasunean pentsatzea, “edozein erorketa txarrek ondorio konponezinak dituen traumatismoa ekar baitezake”.
Kaskoa alde batera utzita, Udaltzaingoak gida hau prestatu du indarrean dauden araudiekin, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak bere webgunean argitaratuta dauka. Askotan betetzen ez diren araudiak dira, eta zigortu egin daitezke: mugikorra edo entzungailuak erabiliz zirkulatzeko debekua, espaloian barna ibiltzea edo gainerako ibilgailuek bezala seinaleak eta semaforoak ez errespetatzea.
Asteazkenetik aurrera, urtarrilaren 21etik aurrera, Zaldutik Zumalakarregi kalera doan ibilgailuentzako sarbidea itxi eginen da, galtzada asfaltatzeko lanak eta inguruko azken...
Urtean zehar 50 esku-hartze baino gehiago egin ziren, mugikortasun urriko pertsonentzako plaza berriak, zebrabideetan hobekuntzak eta seinaleak instalatuz hiriko hainbat tokitan
Lizarrako Udaltzaingoak berriro kontrolatuko du abiadura hirigunean datorren asteazkenean, irailaren 25ean, radar mugikor baten laguntzaz, hiri barruan abiadura mugak betetzen...