2024ko urtarrilak 12

Udaltzaingoak genero-indarkeriaren 120 kasuren jarraipenean parte hartu du azken hiru urteotan

Laster berrituko da Barne Ministerioarekin sinatutako hitzarmena, VioGen sistemari laguntzen jarraitzeko

Udalak laster berrituko du Barne Ministerioko Estatuko Segurtasun Idazkaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Udaltzaingoa genero-kasuen Jarraipen Integralerako Sistemaren (VioGen) barruan sar dadin.

Sartzeko hitzarmena 2020ko urtarrilean sinatu zen, eta orain berritu egin behar da, lau urteko indarraldia baitu.

2021ean, Udaltzaingoak parte hartu zuen arrisku txikiko (6), hautemanik gabeko (8) eta geldirik (8) genero-indarkeriaren 22 kasuren jarraipenean. 2022an 46 kasu izan ziren (18, 17 eta 11), eta 2023an 52 kasu (12, 19 eta 21, hurrenez hurren). Gainerako kasuak, arrisku handiagokoak, beste polizia kidego batzuetatik eta unitate espezializatuetatik hartzen dira.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba