Estella-Lizarra aurrera doa baso-suteen prebentzioan
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...
Plazara!, Estellerriko tokiko produktuen merkatua datorren larunbatean, irailaren 12an, itzuliko da. Bi jarduera interesgarri izanen ditu hitzordua girotzeko, eta, salbuespen gisa, Leitzako bi produktorek parte hartuko dute, merkatuak Covid-19ren ondorioz jarduera aldi baterako gelditu den herriekin izan nahi duen elkartasunezko eta errebindikaziozko keinu gisa.
Lehenago, abuztuan, Ordiziari egokitu zitzaion, eta oraingo honetan Leitza izanen da Ega hirian gaztak eta taloak saltzeko postua duen udalerria. Plazara! era horretan, bere produktuak saldu ezin dituztenekin solidarizatu nahi du, eta “merkatuak, segurtasun eta prebentzio neurriak betez, irekita egon behar dutela aldarrikatu nahi du, edozein supermerkatu bezain seguruak edo seguruagoak baitira aire zabalean daudenean. Merkatuetan kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta ez dadila izan agintariek kutsatzeak igotzean ixten duten lehenengo gauza”, azaldu dute antolatzaileek.
Ekitaldia, beti bezala, Foruen plazan izanen da, 10:00etatik 14:30era, eta protagonismoaren zati bat sasoiko produktuek hartuko dute —gehienbat ekologikoek—; kasu honetan, baratzeko hainbat produktu, hala nola tomateak, hainbat motatako piperrak, piperminak, letxugak, kalabazinak edo Lezaungo patatak. Guztira, 22 postu daude egiaztatuta, bat Estellerriko Artisauen Taldeari utzita, merkatuak bertan behera uztean, haien produktuak saldu ahal izateko, larrialdi egoeran.
JARDUERA PARALELOAK
Merkatua animatzeko, 11:30ean, Iñaki Rifaterraren eskutik, familia osoarentzako jarduera batean parte hartu ahal izanen da. Horretarako, Herbario grafiko bat eginen da, ekoizleek beraiek ekarritako denboraldiko hostoekin.
Ondoren, 13:00etan, Ana Iruritak, dastatzaile aditua eta Nafarroako Gobernuko Dastaketako Paneleko kidea, olio-dastatze interesgarria zuzenduko du.
Ohikoa denez, merkatuak hertsiki beteko du bezeroen eta produktoreen segurtasunerako COVID-19aren aitzineko prebentzio-neurrien protokoloa.
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...
Fortunato Agirre zubiaren azpian dagoen eremu osoa hobetuko da eta plazatxo bat sortuko da Hilobi Santuaren aurrean. Hiru jarduera horiek 470.000 euroko inbertsioa ekarriko dute, eta 362.000 euroko dirulaguntzei esker gauzatuko dira
' Badakizu zer jaten duzun?'Tailerraren helburua da parte-hartzaileei elikaduraren kontzientzia helaraztea, CPAEN erakundeak ziurtatutako produktu jasangarri eta ekologiko...