2024ko martxoak 20

Pedro Romero Delgado, martxa nordikoko Europako txapelduna Polonian, ‘Kirolaren Izarra 2023’ saria

Gala gaur arratsaldean egin da Los Llanos Kulturagunean, Merindadeko kirolari garrantzitsuenak omentzeko

Azagrako Pedro Romero Delgado, ibilketa nordikoko Europako txapelduna izan zen iazko udan Polonian, eta beste lorpen askoren artean, gaur arratsaldean ‘2023ko Kirolaren Izarra’ irabazi du Los Llanos Kulturagunean egindako galan.

Romero, Peña Azagresa Mendi Klubeko kidea, lehena izan zen 2023an Espainiako Kopan (4 proba), bigarrena Espainiako selekzio autonomikoen txapelketan, lehena Espainiako banakako eta kluben arteko txapelketan, eta lehena Vasco-Navarro Kopan.

Harekin batera, beste zazpi finalista zeuden sarirako: Amaia Torralba Ezkurdia (badminton), Mikel Azcona Ruiz (trial bizi), Julen Andueza Valencia (triatloia), Patricia Mazo Marcelino (tiro olinpikoa), Javier Barcos Garbayo (golfa), Vega Cigudosa Gonzalez (gimnasia erritmikoa) eta Encarna Garrido Lazaro (Arkularitza).

BI SARI GEHIAGO

2023 urtean kirolari garrantzitsuenei 200 diploma baino gehiago emateaz gain, bi aintzatespen oso berezi ere eman dira ekitaldian: ‘Estrella de toda una vida’, Javier Azanza Pinillos, karatearen munduan egindako lanagatik, eta ‘Estrella incondicional’, José Luis Azcona Azparren, mundu pilotazaleari egindako ekarpenagatik.

Eta diploma horien artean, batzuk, bereziki nabarmendu diren kirolarientzat izan dira, norberaren izenean: Anne Senosiain Vergarechea (saskibaloia), Aitor Albizu Uriguen (eskubaloia), Unai Esparza Garin (txirrindularitza), Laura Montoya Ott (badminton), Iraia Pascual Benito (gimnasia erritmikoa), Blanca Cantón Cadarso (badminton), Alaia Estévez Berné (txakurkros), Amaia Esparza Garin (txirrindularitza), José Luis Iriarte Larumbe (Arkularitza), Carlos Manuel Sota García (Arkularitza), Patricia Zugasti Oses (futbola), Garazi Facila Giralte (futbola) eta Amaia Arroniz Gaston (eskubaloia).

Galaren 18. Edizioa izan da, eta Javier Riezu bitxi-dendak eta Udalak antolatu dute, Cope Tierra Estella, Cadena 100 eta Estella Lizarra FM irratien laguntzarekin. Udalbatzako ordezkariek eta Xabier Larrayak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren izenean, gala babestu nahi izan dute. Halaber, Musika Eskolako dantza-emanaldiak (Andrés Beraza eta Belarts eskolak) eta Lizar Trail Bizikleta Klubaren erakustaldia izan dira.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba