2020eko martxoak 25

Patxi Martínezek bere gain hartu du Estella-Lizarrako Udaltzaingoaren buruzagitza

Foto noticia

Patxi Martínez de Goñi Urritzelkik bere gain hartu du Estella-Lizarrako Udaltzaingoaren buruzagitza  udal-gobernua aldatu ondoren. Martinez agentea da Lizarran 2009ko azarotik, plaza atera zuenean oposizioaren bidez, eta joan den legegintzaldiko azken hilabeteetan kargu horretan aritu zen, baina aldizkako mugikortasun funtzionala formularen barnean.

Vilatuertakoa, Rodrigo García de Galdiano ordezkatuko du Udaltzaingoaren arduradun moduan, legegintzaldiko bederatzi hilabete iragan ondoren.

Alkate berriak, Koldo Leoz, egindako lana eskertu nahi izan dio aurreko Udaltzainburuari eta horren eskaintza nabarmendu du karguan segitzeko gaur egun indarrean dagoen Alarma Egoera bukatu arte. Hala ere, Patxi Martinez nagusi izatea erabaki dute, plantillako langilea delako eta egoera nola dagoen ezin hobeki ezagutzen duelako.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba