2020eko abenduak 23

Oscar Rubiok irabazi du Gazteria Arloko logotipo berria diseinatzeko lehiaketa

Pablo Estarriaga, Isidro Gil eta Jose Montagud izan dira finalistak, 20 proposamenen artean

Foto noticia

Oscar Rubio Sola, Iruñeko bizilagunak irabazi du Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria eta Elkartasun Arloko logotipo berriaren diseinu lehiaketa. Guztira 22 proposamen aurkeztu ziren, baina horietako bi baztertu egin zituen epaimahaiak, ezarritako epetik kanpo heldu baitziren.

Irabazleak, duela aste gutxi Berdintasun Arloko Logotipoa Diseinatzeko Lehiaketaren saria ere irabazi zuenak, 600 euro jasoko ditu sari gisa. Hiru proposamen finalistek, berriz, 150 euroko saria jasoko dute. Iruñeko Pablo Estarriagak, Zaragozako Isidro Gilek eta Valentziako Jose Montagudek sinatu dituzte hiru proposamen horiek.

Aldi honetan honako hauek osatu zuten epaimahaia: Jorge Crespo Gazteria zinegotzia; Txemi Pérez de Eulate eta Ibai Crespo zinegotziakk eta Oihana Beraza Gazteriaren Etxeko animatzaile soziokulturala.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba