Azken egunotan tamaina handiko hondakinak antzematen ari dira hiriko hainbat tokitan. Herritarrei oroitarazte zaie hondakinak karrikan uztea debekaturik dagoela, horrek bai Udalaren ordenantzak, bai Jurramendiko Mankomunitatearenak hausten ditu. Halaber, edukiontzien barnean ere uztea debekaturik dago.
Egoera normaletan, hondakin horiek Gune Garbira eraman beharko litzateke edo Emaus Trapuketarien etxez etxeko zerbitzura deitu. Halere, zerbitzu horiek ez daude funtzionamenduan osasun-krisialdia dela eta. Mankomunitateak beren abonatuei informatu zien bezala, aparteko egoera honetan tamaina handiko hondakinak etxean gordetzea eskatzen da bilketa jarduera berriro hasi arte.
Bestaldetik, merkataritza-guneetako kanpoaldeak ere plastikozko elementuz beterik agertzen direla antzeman da, oraingo honetan eskuzorroak, erosi ondoren lurrera botatzen baitira. Oroitarazten da edukiontzi baten utzi behar direla edo zakarrontzian etxera heltzean.