2024ko irailak 10

Hamaika klubek bat eginen dute larunbat honetan, irailak 14, Estella-Lizarrako Udalak antolatutako Kirolaren Egunaren edizio berri batekin

Zortzi orduko jarduerak izanen dira, goizeko 11.30etatik aurrera

Foto noticia

Larunbat honetan, irailaren 14an, Estella-LizarrakoUdalak Kirolaren Egunaren edizio berri bat antolatu du, goizeko 11:30ean hasi eta 19:30ak aldera amaituko dena.Hau da, zortzi orduko gozamena izanen da, eta izena ematen duten pertsonek hainbat kirol modalitate praktikatuz ondo pasatzeko aukera izanen dute.

Hamaika dira edizio honetan izena eman duten klubak: Lizarreria eskubaloia, Iranzu Atletismo Kluba, BelmecherBadminton Kluba, Estella Badminton Kluba, OncinedaSaskibaloi Kluba, Tri Ur Gazia, San Miguel Kluba, Alekhine Xake Kluba, Lizar Judo Kluba, Estella Squash Kluba eta Ega Voleibol Kluba. Lizar Jai klubak ere partida bat antolatu du San Miguel pilotalekuan (13:00).

 

Ohi bezala, jardunaldian parte hartzeko izena eman beharko da San Andres kalean, Foruen plazatik gertuen dagoen tartean, jarriko den mahai informatibo batean. Kartilla bat emanen da, aurreko urteetan bezala hazien paperean inprimatuta, lanaldia amaitzean erabili ahal izateko eta nola ernaltzen diren ikusteko.

Jarduerak Sortzez Garbiaren pasealekuan, San Andres kalean eta Foru plazan eginen dira, baita kiroldegian (squash) eta Remontival pilotalekuan (pilota) ere.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba