Impuesto Municipal de Circulación
A partir Apirilaren 28tik aurrera, 2025 urteari dagokion Zirkulazio Udal-Zerga (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga) herritarren eskura izanen dela, ord...

Estella-Lizarrako Udaleko Ogasun eta Langileak Batzordeek aldeko irizpena eman dute gaur, 2021. urteko aurrekontuari eta plantilla organikoari buruz. Bi proposamenen alde bozkatu dute gobernu taldeko kideek (EH Bildu, Geroa Bai, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández) eta aurka Navarra Suma. PSN abstenitu egin da.
Onespena datorren ostiralean (13:00) Udalbatzara eramanen da, telematikoki eginen dena, eta zuzenean jarraitu ahal izanen da Udalaren YouTubeko kanaletik. Aurrekontua 12,73 milioi eurokoa da eta Musika Eskolako Patronatuarena 371.310 euro.
Lehen aldia izanen da, gutxienez azken aldiko historian, Udalaren aurrekontua azaroan onesten dena. Horretarako, Ogasuneko zazpi batzorde egin dira lehen zirriborrotik, eta ordezkari politiko guztiei eman zitzaien irailaren 28an.
Aurrekontuak 42.605 euro biltzen ditu parte hartzeko prozesuan jasotako proposamenengatik, eta horietatik 10.000 oztopo arkitektonikoetarako. Sartu ez diren proposamenak Diruzaintzako Gerakinari begira baloratuko dira.
A partir Apirilaren 28tik aurrera, 2025 urteari dagokion Zirkulazio Udal-Zerga (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga) herritarren eskura izanen dela, ord...