2024ko azaroak 11

Estella-Lizarrako zortzi udaltzain Valentziara abiatu dira herritarrek emandako materialarekin

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaltzaingoko zortzi agentek osatutako talde bat Valentziara abiatu da gaur goizean, 9:30ean, berriki gertatutako euriteek gehien kaltetu dituen guneetako beste polizia-kidego batzuei babesa emateko.

Hain zuzen ere, zortzi boluntario horiek Paiportara doaz, kalte gehien jasan dituen herrira, eta bertan 12 orduko txandetan lan eginen dute ostiralera arte, batez ere Herritarren Segurtasunerako lanak eginez.

Lur orotako bi ibilgailurekin eta furgoneta batekin joan dira hara, eta egunotan Julian Romano Musika Eskolan biltzen ari diren materialaren zati handi bat eraman dute. Zehazki, une honetan gehien eskatzen ari dena: botak, eskularruak, desinfektatzaileak, maskarak, erremintak… Eta eskatutako beste produktu batzuk eramateko ere erosi dira, hala nola linternak, botak eta ebakien aurkako eskularruak.

Udalak herritarren elkartasun lan handia eskertu nahi du, egun hauetan Musika Eskolaraino hurbiltzen ari baitira, tragediak gehien kaltetu dituen herriei laguntzeko. Gainerako materiala Valentziara eramanen da aurrerago.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba