Nasuvinsak hitzaldia antolatu du Estella-Lizarran ekainaren 25ean Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsa sustatzeko
Etxebizitza bat Alokairu Poltsarako lagatzen duten jabeentzat ezarrita dauden abantaila eta berme guztiak azalduko dira
Datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, Nasuvinsak, Udalaren laguntzarekin, hitzaldi bat antolatu du Kultur Etxean (19.00etan), Lizarrako herritarrei azaltzeko zer den eta zer abantaila eta onura dituen Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Alokatzeko Poltsak.
Helburua da Alokairu Poltsari etxebizitzak lagatzen dizkion pertsona kopurua handitzea, eta eskaintzen diren berme eta onura horiek zeintzuk diren azalduko dute. Horien artean, errentaren kobrantza puntual eta aseguratu bat, gorabeheren kudeaketa Nasuvinsatik, baldintza onetan mantendu eta itzultzea, abantaila fiskal oso garrantzitsuak (%70eko desgrabazioa), 4 hileroko dirulaguntza, edo komunitate gastuengatik hilean 50 euro arteko ordainketa.
Estella-Lizarran, adibidez, 79 metro koadroko etxebizitza batengatik, 10 metro koadroko garaje eta trastelekuarekin, jabeak hilean 612,44 euro jasoko lituzke.