2026ko maiatzak 19

Nasuvinsak informazio-bilera bat antolatu du ostegun honetarako, herritar guztiei irekia, etxebizitzak birgaitzeko laguntza eta dirulaguntzen deialdien berri emateko.

Nasuvinsak informazio-bilera bat antolatu du heldu den maiatzaren 21ean, osteguna, Estella-Lizarran. Herritar guztiei irekita egongo da, etxebizitzen birgaitze mota guztietarako laguntza eta dirulaguntzen deialdien berri emateko.

Bilera arratsaldeko 18:00etan izango da Frai Diego Kultur Etxean.

• Irisgarritasunerako laguntzak: 13.000 eurora arte etxebizitza bakoitzeko
• Energia-eraginkortasunerako birgaitze-laguntzak: 12.500 eurora arte etxebizitza bakoitzeko
• Energia-eraginkortasunerako laguntzak PIG eremuetan: 14.000 eurora arte etxebizitza bakoitzeko
• Berokuntza-instalazio zentralizatuen berritzea: 6.000 eurora arte etxebizitza bakoitzeko

Beste jarduketa batzuk etxebizitzetan:

• Etxebizitza kolektiboak: 13.000 eurora arte etxebizitza bakoitzeko
• Familia bakarreko etxebizitzak: 26.000 eurora arte

Gainera, prozesu osoan zehar doako aholkularitza, jarraipen eta laguntza zerbitzua eskaintzen da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba