2022ko irailak 23

NAITECek Nafarroan bilduko ditu Elektronika Inprimatuko nazioarteko 30 aditu baino gehiago. Irailaren 27an Lizarran izanen dira

Foto noticia

NAITEC zentro teknologikoak Iruñean eta Lizarran ditu egoitzak, eta irailaren 26tik 30era IEC TC-119 Printed Electronics Normalizazio Batzordearen bilera orokorra eta lan-taldeen topaketak antolatu ditu. Egun horietan, 50 adituk baino gehiagok eztabaidatuko eta garatuko dituzte elektronika inprimatuaren bidez fabrikatutako material, prozesu eta produktuei aplikatuko zaizkien estandarrak.

Teknologia horri esker, teknologia tradizionalak eta digitalak erabiliz, hainbat substratu malguren (plastikoak, papera, ehunak, etab.) eta zurrunen (zeramika, beira…) gainean gailu elektronikoak inprima daitezke, eta abantaila handiak dituzte ohiko gailuekin alderatuta, pisua eta tamaina murrizten direlako eta hainbat erabileratara egokitzen direlako.

NUPkoan eta Iruñeko eta Lizarrako NAITECen egoitzetan, besteak beste, Korea, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Finlandiatik etorritako 27 ikertzaile bilduko dira. Horiei agenda online jarraituko duten 27 parte-hartzaileak gehitu behar zaizkie. Datorren asteartean, Lizarrara joaneno dira. Bertan, NAITECen egoitzaz gain, Pablo Ezkurra Ekonomia eta Enpresa Garapeneko zinegotziak hartuko ditu, eta bisita gidatua eginen dute hirian zehar.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba