Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa (2023). Herri-bozketa
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Nafarroako Gobernuak gaur goizean onartu du COVID-19aren epidemiari aurre egiten jarraitzeko premiazko neurrien seigarren sorta. Nafarroako Jauregian egindako ezohiko Gobernu Bilkuran, Foru Dekretu bat onetsi da, ohiz kanpoko prebentzio neurriak biltzen dituena, agerraldiei eutsi eta osasun publikoa arriskuan jar dezaketen bestelako agerraldiak saihesteko.
Besteak beste, ikuskizunak eta dibertimenduzko jarduerak eskaintzen dituzten aretoen ordutegia murriztu da, baita beste batzuena ere, hala nola elkarte gastronomikoak, peñak eta joko-aretoak. Era berean, debekatu egiten da gaueko orduetan bizikidetza-eta aisialdi-ekitaldiak egitea –“kale zurruta” eta halakoak–, bide publikoan eta 02:00ak eta 06:00ak bitartean. Eta ostalaritzaz eta jatetxeez den bezainbatean, gehienez ere 10 lagunekoak izan daitezke mahai edo mahai-multzo bakoitzean dauden taldeak, elkarrekin bizi direnen kasuan izan ezik, eta betiere mahaien arteko segurtasun-distantzia mantentzea nahitaezkoa delarik.
Egoera epidemiologikoa
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egiaztatu duenez, egoera epidemiologikoa aldatu egin da azken bi asteetan, eta intzidentzia nabarmen handitu da 15 eta 29 urte bitarteko adin-tartean. Duela bi aste kasuen %35 zegozkion adin-tarte horri, eta hurrengo astean portzentajea %65ekoa zen. %5 baizik ez dira eman 64 urtetik gorakoen artean.
Soslai horrek zerikusia du, halaber, azken bi aste hauetan kasuak agerraldietan multzokatu izanarekin. Agerraldi horiek familia-eremuan eta eremu sozialean gertatu dira: gizarte-ekitaldien testuinguruan eta gaueko aisialdiarenean, non pertsona gazte asko eta oso hurbileko hartu-emanak izaten diren.
Horregatik guztiagatik, NOPLOIk ezinbestekotzat jotzen du gaixotasunaren transmisioa gutxitzeko prebentzio- eta kontrol-neurriak martxan jartzea, batez ere ingurune sozialetan eta aisialdikoetan.
Ixteko berandueneko ordutegia, 02:00etara mugatua orobat
Tabernek, kafetegiek, jatetxeek, taberna bereziek, kafe-antzokiek, ziber-aretoek, bingo-aretoek, joko-aretoek, diskoteka eta dantzalekuek, dibertimendu-aretoek, 02:00etan itxi beharko dira. Ez da egonen itxiera gibeleratzeko aukerarik, eta ordutegi horren barnean hustu beharko da gunea, baita terrazak eta kanpoko mahaitxoak ere.
Gainera, araudian aurreikusirik dagoen ordutegia luzatzeko aukera eteten da, eta ezin izanen da ordutegi berezirik baimendu.
Neurri hori ezarriko zaie, halaber, elkarte gastronomiko, peña (legez eratuak) eta antzeko tokiei, eta beraz ordu horretan itxi beharko dute. Ezin izanen da mota horretako gunerik erabili 02:00 eta 06:00ak bitartean.
Behin-behineko instalazioetan edo instalazio eramangarri edo desmuntagarrietan egiten diren ikuskizunak eta dibertimenduzko jarduerak ere egokitu beharko dira, eta gaueko ordu bietan bukatu.
Gaueko ordutegian egiten diren bizikidetza- eta aisialdi-ospakizunetarako muga
Arestian adierazi bezala, Nafarroako Gobernuaren ustez beharrezkoa da mugak ezartzea gaueko ordutegian bide publikoan, parkeetan, plaza publikoetan eta oinezkoak ibil daitezkeen beste toki batzuetan eginiko bizikidetza- eta aisialdi-jarduerei –hala nola “kale zurruta” esaten zaienei eta antzekoei–, jende-pilaketa kontrolgabearen eta segurtasun-neurriak apaltzearen edo ez betetzearen ondorioz osasun publikoari dakarkioten arriskua gutxitzeko xedez.
Ondorioz, debekatzen da halako jarduerak egitea 02:00etatik 06:00etara bitartean. Ordutegi horietatik kanpo baimendurik daude, baina gehienez ere 10 laguneko taldeetan eginez gero.
Gehienez 10 pertsonako taldeak ostalaritzan
Ostalaritzan eta jatetxeetan segurtasun-distantzia mantendu beharko da mahaien edo mahai-multzoen artean. Aurrez esandakoarekin bat eginik, mahai edo mahai-multzo bakoitzaren gehienezko okupazioa 10 lagunekoa izanen da, elkarrekin bizi direnen kasuan izan ezik.
Iraunaldia eta bestelako neurriak
Neurrion iraupena 15 egunekoa izanen da, eta 15 eguneko tarteak erantsiz luzatzen ahal izanen da, osasunaren eta epidemiologiaren aldetik justifikaturik baldin badago.
Toki-erakundeei gaitasuna aitortzen zaie beren udalerrietan establezimenduen itxiera-ordutegiak murrizteko, betiere neurria beren lurralde-eremuari badagokio eta osasun-egoeraren bilakabideagatik justifikatzen bada. Neurriak Foru Erkidegoaren lurralde osoari eragiten badio, kontseilariak edo Osasun zuzendari nagusiak hartu beharko du.
Osasun-agintariei gaitasuna aitortzen zaie tokian tokiko agerraldiak zabaltzea eragozteko beharrezkoak diren neurri gehigarri edo osagarriak ezartzeko, behin-behinean, ezinbestekoa den denboran, eta proportzionalak diren heinean.
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Estella-Lizarrako Jaiotzen Ibilbidea egin daiteke jada. Ibilbide horretan 12 establezimenduk parte hartzen dute, eta Lizarrako Udalak bigarren urtez jarri du martxan, Lizarrer...
El próximo lunes, día 9 de diciembre, comienza una nueva campaña de bonos para poder realizar compras en alrededor de 150 establecimientos de la ciudad con un 20% de descue...