Udalak udan ekinen dio Los Llanos Kulturaguneko 964 besaulkiak eta moketa hobetzeari
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da
Aroa Berrozpek eta Jon Plazaolak bakarrizketa bana eskainiko dute Estella-Lizarrako Los Llanos Kultuagunean apirilaren 27an eta maiatzaren 11n, hurrenez hurren.
Berrozpe Lizarrara helduko da ‘Mejor será reirnos’ ikuskizunarekin (19.30ean, 8 euro). Inprobisazioa, freskotasuna, sorpresak, erokeriak eta egia deseroso batzuk izanen dira, komediaren munduan emakumeei leku bat egiteko. Bertan, emakume batek bere bizitza sexualean, matrimonioan, lanean… aurkitzen dituen oztopo guztien errepasoa egiten du.
Maiatzean Jon Plazaolaren txanda izanen da, ‘TU-TUM, PLATZ!’ (19.30ean, 8 euro) lanarekin. Ikuskizun honekin, gipuzkoar umorista bere jatorrira itzuliko da, eszenatoki gainean lehen aldiz agertu eta 23 urtera, eta orduko formatu berarekin. Ordubeteko barre-algara, Plazaolak, ardo onak bezala, hobera egin duen ala, ardo merkea bezala, ozpindu den jakiteko.

Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da
Antzerkiak, zinemak, musikak, baletak, Artisautza Azokak, erakusketek eta kirolak bat eginen dute egun hauetako ohiko ekitaldiekin
Gustavo de Maeztu Museoak jarduera-proposamen berri bat aurkeztu du Miguel Galano. Eguzkirik gabeko egunak aldi baterako erakusketaren esparruan, publikoari artista asturiarra...