Mountain Bikeko Espainiako hautatzailea den Mikel Zabala Díaz, Gorozingoa, gaur arratsaldean ‘Kirolaren Izarra’ saria jaso du, 2020 eta 2021ekoa. Beste hamaika finalistei gailendu die. Zabala, Tokioko JJOOetan Espainiako konbinatua zuzendu zuena, Granadako Unibertsitateko Kirol Zientzien Fakultateko irakaslea da.
Sari-banaketa Kirolaren Festan egin da, gaur arratsaldean, Los Llanos Kulturagunean. Ehun diploma baino gehiago banatu dira, eta bi aintzatespen berezi egin dira: ‘Bizitza baten izarra’ Roberto Lezaun Zubiríarentzat eta ‘Kirolzale kementsua’ Balbino Lana Martínezentzat.
Honako hauek izan dira aurten ‘Kirolaren Izarra’ sarirako izendatu izendatu dituzten kirolariak: Edurne Izcue Ros (txirrindularitza); Raúl López Martín (kulturismoa); Encarna Garrido Lázaro (arku-tiroa); Amaia Torralba Ezkurdia (Badminton); Benito Ros Charral (Trial Bizi); David Villanueva Domínguez (Arrantza); Ander Valentín Lasheras (Moto-krosa); Mariola Urabayen Martínez (triatloia); Nerea Izcue Domínguez (atletismoa); Erik Zabala Pastor (automobilismo); eta Julen Amézqueta Moreno (txirrindularitza).
Hauxe izan da kirol festaren 16. edizioa eta Javier Riezu bitxi-dendak, Cope Tierra Estella, Cadena 100 eta Estella Lizarra FM irratiek eta Estella-Lizarrako Udalaren laguntzarekin antolatu dute.