
Curtidores aldeko komun publiko berriak martxan daude dagoeneko
Estella-Lizarrako Udalak Herritarrekiko Harremanetarako Arloaren bidez Curtidores aldean sustatu dituen bainu publikoak guztiz operatibo daude dagoeneko. Gogoratuko denez, ora...
Guztira 501 lagunek bozkatu dituzte aurten Estella-Lizarrako Udalaren Partaidetza Proiektuak. Gehiengoa, 412, webgunearen bidez egin zuten, eta beste 89, berriz, Partaidetza Postontzietan, bozketa zabalik egon zen bi asteetan.
Proiektu irabazleak, bakoitzak 25.000 euroko aurrekontuarekin, honako hauek izan dira: Andrés eta María Puy erraldoiak zaharberritzea (529 puntu); espaloia egitea San Lorentzo kalean (460); haur-parkea Hilobi Santuan (415) eta hainbat hobekuntza Lizarra auzoan (bankuak, zuhaitzak…, 376).
Kanpoan geratu dira aurkeztutako beste 5ak eta baldintzak betetzen zituztenak: Aben Seraq kalexka hobetzea (268), Fortunato Agirre zubia txukuntzea (257), Agua Saladara sartzeko eskailerak (239), horma-irudien ibilbidea (226) eta komunitate-baratzea (180).
Unai Errazkin, Herritarren Partaidetzako zinegotziak eguerdian aurkeztu ditu proiektu irabazleak sustatu zituzten pertsona edo entitateekin batera eta Koldo Leoz alkatearekin. Asmoa da aurten jarduera guztiak esleituta uztea eta 2021. urtearen amaieran eta 2022. urtearen hasieran gauzatzea.
Estella-Lizarrako Udalak Herritarrekiko Harremanetarako Arloaren bidez Curtidores aldean sustatu dituen bainu publikoak guztiz operatibo daude dagoeneko. Gogoratuko denez, ora...
180 lagun inguru joan ziren Kultur Etxean, Gazteriaren Etxean, Udaletxean eta Remontival ikastetxean deitutako lau auzo-kontseiluetara, hiriko auzo bakoitzerako proiektuak eta jarduerak entzutera eta aurkeztera
Urriaren 10etik 20ra auzoetako lau kontseiluak deitu dira