Estella-Lizarrako Udalak txosten tekniko bat eskatu du usoen presentzia aztertzeko eta kontrol neurriak planifikatzeko
Ikerketak hainbat gune arazotsu aurkitu ditu, eta horietan jarduteko premia dago, batez ere Alde Zaharrean

Lizarra Ikastola, Santa Ana, Mater Dei eta Remontival IPko 215 ikasle inguruk bat egin dute gaur goizean Estella-Lizarrako Udalak aurten ere antolatu duen Zuhaitz Egunarekin. Arte eta haritz landaketa batean parte hartu dute bi lorategi-gunetan: Remontival Ikastetxearen eta Arieta Haur Eskolaren artean, bata, eta Mater Dei ikastetxetik gertu bestea.
Ingurumen eta Zerbitzu Arloek (Lorategietako Brigada) koordinatzen duten jarduera honetan, bertaratutako neska-mutilei aldaxka bana eman zaie, etxera eraman dezaten. Era berean, Ordoiz Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileek ere laguntza eman dute ekitaldi honetan.
Arratsaldean (16.30), herritar guztiek Koroatze plazan eginen den bizikorren landaketa batean parte hartu ahal izanen dute. Jarduera horrekin batera, txokolate-jana eginen da.
Eta, amaitzeko, bihar, ostirala, 17:00etan, ibilaldi mitologikoa antolatu da Los Llanos parkean zehar, Hojarasca elkarteko Aitor Ventureirarekin. “Bisita interesgarria” eginen dute parkean zehar, espezie ezberdinekin lotutako kondairak ezagutuz, azaldu du Eider Etxeberria Ingurumen teknikariak. Elkartzeko gunea Los Llanosko sarrera da, Donibane Zubia/ Huarte Donibanekoa kalea.
Ikerketak hainbat gune arazotsu aurkitu ditu, eta horietan jarduteko premia dago, batez ere Alde Zaharrean
Gaur, asteazkena, hasiko da Blanca Cañas kalean Ingurumen Arloak eta Udaleko Zerbitzu Arloak elkarrekin eginen duten esku-hartzea, Arieta auzoko espazio publikoa hobetzeko. ...
Hirian 2.931 zuhaitz daude espazio publikoetan eta guztira 125 espezie ezberdin