2022ko uztailak 28

‘Marionetas del sol’, Argentinako Comediantes del Camino konpainiarena, astelehenean, Estella-Lizarran

Argentinako Comediantes del Camino konpainia datorren astelehenean, abuztuaren 1ean, itzuliko da Lizarrara, Done Jakue bidean barrena egiten ari den ibilbidean, 1992an lehen bisita egin eta 30 urtera. ‘Marionetas del Sol’ txotxongilo-ikuskizuna eskainiko du, 20:00etan, Los Llanos parkean, ‘Gorgorito’ren ohiko agertokian.

Doako ikuskizuna da, 35 minutu inguru irauten duena. Ikusleek txotxongiloen lan onaz gozatu ahal izanen dute, eta, juglare-modu jostagarrian, zirkua eta haren pertsonaiak erakutsiko dituzte.

Argentinako Kultura Ministerioak interes kulturaleko deklaratu du 2022 Europako bira hori, eta Espainiako enbaxadak ere babesten du.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba