2025eko otsailak 18

Bihar, asteazkena, drone talde batek gazteluen eremuaren gainetik hegan eginen du, Lizarrako Defentsa Arkitekturako Plan Zuzentzailea egin aurreko lan gisa

Bihar, asteazkena, otsailaren 19an, drone talde batek hiriko gazteluen eremuaren gainetik hegan eginen du, Lizarrako Defentsarako Arkitekturaren Plan Zuzentzailea egin aurreko lanen barruan.

Hainbat egunetan hegaldiak egitea aurreikusita dago, eta lehenengoa bihar izanen da, 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera. Izan ere, drone horien laguntzaz lurren, harresien, gotorlekuen eta eraikinen jasotze fotogrametrikoa egin ahal izanen da. Horien artean, Santo Domingo, Gaztelubarrengo Donamaria, gazteluko atea, Hilobi Santuaren eliza, Judutegiko harresia, San Migel eliza eta inguruko harresiak, San Pedro Ruakoa eliza, Gazteluen peñaren magala, ibaiko dorretxea, etab.

Lan horiek profesional talde batek egiten ditu, baimen guztiekin, eta baliteke uneren batean dronea bide publikoaren nonbaitetik ibiltzea aireratzea, lurreratzea edo lanak egiteko behar diren hegaldiak egiteko.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba