2023ko ekainak 6

Gaztak izanen dira protagonista nagusiak larunbatean Plazara! edizio berrian

Eztia, gereziak edo mugurdiak izanen dira merkatuko beste produktu nabarmen batzuk

Plazara!, bertako produktuen merkatua, datorren larunbat goizean itzuliko da Lizarrako Foruen plazara, bere hitzorduarekin bat. Edizio honetan, protagonismoaren zati handi bat gazta, ahuntz-gazta eta ardi-gazta izanen da, ondua zein erdiondua.

12:00etatik aurrera, merkatuan dauden gazta-ekoizleek azalduko dute nola egiten den gazta, zer alde dauden batzuen eta besteen artean, eta, gainera, dastaleku bat egonen da merkatura hurbiltzen direnentzat.

Beste produktu interesgarrietako batzuk denboraldiko produktuak izanen dira, hala nola, mugurdi freskoak, gereziak eta ezti eta marmelada berriak.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba