Estella-Lizarrako Udalak Herritarrekiko Harremanetarako Arloaren bidez Curtidores aldean sustatu dituen bainu publikoak guztiz operatibo daude dagoeneko. Gogoratuko denez, orain dela hilabete batzuk bainu publikoak jartzea erabaki zen, herritarren eskaria zela eta. Horrez gain, kontuan hartu zen alde horretan ibiltzen diren erromes eta ibiltari asko, hiriko alderik turistikoena baita, eta inguruko ostalaritza-establezimendurik ez izatean, komunarik ez zegoen.
Komunek 9:00etatik 21:00ak arteko ordutegia izanen dute. Lanen aurrekontua 24.300 eurokoa izan da.
