2021eko ekainak 25

Los Llanos Kulturaguneko lorategietan hogei jarduera baino gehiago eginen dira uztailean eta abuztuan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Los Llanos Kulturaguneko lorategietan uda honetarako eginen diren jardueren programa ezagutarazi du gaur. Guztira, hogei ekitalditik gora izanen dira, besteak beste, hainbat estilotako kontzertuak, aire zabaleko zinema, hainbat adinetarako edo bertsoetako ikuskizunak. Programazioan hiriko talde edo elkarteek Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldiak ere sartzen dira.

Uztailaren 1etik 10era Ega Jazz Jaialdiaren bigarren edizioa eginen da. Oraingoan, hiru emanaldi izatetik bost izatera pasatuko da, guztiak 21:00etan, eta sarrera bakoitzak 2 euroko prezioa izanen du. Parte-hartzaileak: Yerri Jazz Band (osteguna 1), Juanma Urriza Laukotea (ostirala 2), Smolinski-Chyla-Sarnecki (larunbata 3), Hutsun & JEL Trío (ostirala 9) eta De Estraperlo (larunbata 10).

Confluencias-Elkarguneak jaialdiaren hitzordua, Lizarrako udako klasiko bat da bere musika tradizionalekin, baina, oraingo honetan, antolatzaileek adierazten duten bezala, harago doa: “musika-jarduera izatetik diziplina, gizarte eta didaktika anitzeko jaialdia izatera igaro da, tradizioan eta bilakaeran oinarrituta”.

Aurtengo artista gonbidatuak Klof, Mursego eta Martirio dira. Uztailaren 22, 23 eta 24an arituko dira. Sarreren prezioa 2 eurotik 6 eurora bitartekoa da.

Baina hiru kontzertu horiei arte-egoitza gehitu behar zaie uztailaren 19an, Gazteriaren Etxean. Dantzaldi horri ‘Larrai Dantza 2.1’ izena eman diote, eta Ion Barbarin koreografoarekin esperientzia bat eginen da mugimenduan eta dantzan egiten diren ikerketetan, “Larrai Dantza”ren tradizioa errespetatuz.

 

FLAMENCO ON FIRE ETA ZINEA

Bigarren urtez jarraian, Aire Zabaleko Zinema egonen da berriro. Oraingoan, hiru film izanen dira asteazkenetan: ‘Yesterday’ (uztailaren 21a), ‘Especiales’ (abuztuaren 11) eta ‘Invisibles’ (abuztuaren 18a). 22:00etan, 2 euroko prezioa.

Eta, berritasun garrantzitsu gisa, Estella-Lizarra Flamenco On Fire Jaialdiaren egoitzetako bat bihurtu da. Abuztuaren 20an Pepe Habichuela, Kiki Morente eta Bandolero Lorategietan arituko dira (21:00etan, 15 euro). Halaber, abuztuaren 21ean, San Martin plazan (udaletxe zaharreko balkoian), Angel Ocray eta Luis Chaves ‘Piti’ arituko dira, doako jarduera. Antolatzaileek ere jarduera gastronomiko bat antolatu nahi dute egun horietan, hiriko tabernen partaidetzarekin.

Haurrentzako ere hainbat ekitaldi antolatu dira udan.Uztailaren 20an, Deabru Beltzak ‘Diberti-dantza’ aurkeztuko du, gaztelaniaz eta euskaraz (20:00etan, 2 euro), eta, Gareanen eskutik, hainbat jarduera eginen dira euskaraz: uztailaren 8an, Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ ikuskizuna eskainiko dute (19:30ean, 3 euro), eta 28an, Tor Magoaren ‘Amarru’ (19,30. 3 euro).

 

Abuztuan, 14an, Hegan Oinez iritsiko da, Lizarra Ikastolaren 50. urteurrena dela eta. Kiki, Koko eta Moko (13:00), Paulantropia (20:30) eta Gatibu akustikoan (22:00) arituko dira. Sarrerak 12 euro aldez aurretik eta 15 euro leihatilan.

 

KONTZERTUAK

Bi hilabete hauetan kontzertu gehiago antolatu dira, batzuk Gazte Asanbladaren 25. urteurrenagatik: Leizeak eta Flitter, uztailaren 16an (12 euroko sarrerak); eta Brigade Loco eta Rotten XIII 17an (12 euro). Gainera, abuztuaren 27an Irkaia eta Belako (15 euro) arituko dira, Malas Pulgasek antolatuta.

Doako emanaldiak ere izanen dira, hala nola Lizarrako Musika Bandarena (uztailaren 18a), eta Manuel Babiloni Fundazioaren gitarra-kontzertua (uztailaren 27a) Takayuki Azumarekin eta Óscar Ebrorekin (2 euro).

Lorategietako udako egitaraua abuztuaren 28an bukatuko da, Larraiza dantza-taldeak antolatutako ‘Koplariak’ ikuskizunarekin (5 euro), eta 29an bertso jaialdiarekin.


CALENDARIO ACTIVIDADES JARDINES 2021

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba