Lizarrako Udalak, gabonetan hirian dauden eraikin monumentalen argiztapena berreskuratzea erabaki du, zehazki abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra arte, egun horiek barne.
San Andres-eko Feria egunetan ere egin zen, eta asmoa asteburu eta jaiegunetan piztuta mantentzea da, hala ere, oraindik xehetasun batzuk zehaztea falta da.
Gabonetan, argiak 17:30etik 18:00etara piztuko dira, egun bakoitza noiz iluntzen den kontuan hartuta, eta gaueko hamabietan itzaliko dira.
Hori bai, urtarrilaren 24, 31 eta 5ean, egun berezi hauetan, goizaldeko ordu biak arte egongo dira piztuta.
Ondarearen argiztapenarekin, hiria turistikoki sustatu nahi da egun berezi hauetan, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere.