Almudí Kultur Elkarteko pintura ikastaroetarako matrikula irailaren 1etik 4ra irekiko da
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute

La Nave Producciones Teatrales S.L.k, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak 2025ean Microstable Jaialdiaren VIII. edizioa aurkezten dute. Formatu txikiko ekitaldi horrek 20 minutu baino gutxiagoko proposamen eszenikoak biltzen ditu, formula hurbila, berritzailea eta etengabe garatzen ari dena finkatzeko.
Bigarren urtez jarraian, jaialdiak bere presentzia handituko du Lizarran, arte eszenikoei eskainitako bi jardunaldirekin:
Urriaren 17an, osteguna, 17:30ean, “Los pasos del camino” antzezlana ikusi ahal izanen du publikoak, Frai Diego kultur etxean. Sarrera doan izanen da, aretoa bete arte.
Ostiralean, urriaren 18an, programazioa jaialdiaren Sail Ofizialean sartuko da, La Nave Teatro eta Miguel Munarriz Antzerki Gelarekin lankidetzan.
Hiru emanaldi egingo dira (19:30ean, 20:00etan eta 20:30ean), eta ikus-entzuleak kultur etxeko hainbat gunetan ibiliko dira, hiru ikuskizunetara joateko. Arte eszenikoez formatu txikian gozatzeko esperientzia murgiltzaile eta bakarra.
Sarrera bakarrak (10€) hiru ikuskizunetarako sarrera ematen du. Sarrerak eros daitezke https://estella-lizarra.sacatuentrada.es webgunean eta Frai Diego Kultur Etxean bertan ere erosi ahalko dira emanaldiaren egunean.
Ekimen honen bidez, Microstablek arte eszeniko garaikideak Nafarroako hainbat txokotara hurbiltzeko konpromisoari eusten dio, kulturaren deszentralizazioa bultzatuz eta publikoari espazio intimo eta irisgarrietan kalitate handiko antzerki-esperientziak eskainiz.
Jaialdiaren gainerako programazioa Iruñean izanen da urriaren 24, 25 eta 26an, eta konpainia profesionalen proposamen eszeniko garaikideak izanen dira Kondestable Civivoxean.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Iruñeko Udalari, Nafarroako Gobernuari, Civivox Sareari eta Estella-Lizarrako Udalari, jaialdiaren edizio berri honetan emandako laguntzagatik.
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute
Estella-Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea datorren astean itzuliko da, uztailaren 21etik 24ra, ‘Erdi Aroan gobernatzea: teoriak, praktikak, pertzepzioak...
Hiriaren Interpretazio Zentroa (CIEL) Lizarrako Udalaren mendekoa da eta bihartik aurrera, uztailak 15, irekiko ditu ateak. Urteko ordutegia ezarrita dago jada, eta Navark enp...