2022ko azaroak 18

Herritarrei dei egin zaie azaroaren 26an horma-irudi parte-hartzaile berria margotzeko

Datorren larunbatean, azaroak 26, parte hartzeko horma-irudi berri bat pintatuko da Puy kalean, Alde Zaharreko txoko honetan duela aste batzuetako esperientzia errepikatuz. Udaleko Gazteria Arloaren ekimenak Cromlech-en laguntza izanen du berriro.

Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da, eta Udalak herritarrei dei egiten die “auzoa aldatzen laguntzeko”. Jorge Crespo Gazteria zinegotziak adierazi duenez, azken aldian hainbat ekintza egin dira eremu horretan, hala nola zuloak konpontzea, iturria eta horma batzuk eraberritu eta bankuak ere aldatu dira.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba