2026ko maiatzak 29

Leyre Ortegak astelehenean hartuko du Lizarrako Udaltzaingoaren buruzagitza

Rodrigo Garcia de Galdiano ordezkatuko du, azken hiru urteetan postuan egon dena

Leyre Ortegak Lizarrako Udaltzaingoaren buruzagitza hartuko du bere gain datorren astelehenean, ekainaren 1ean, Rodrigo Garcia de Galdianoren ordez. Rodrigo Garcia de Galdiano azken hiru urteetan Lizarrako Udaltzainburua izan da eta orain  Foruzaingoko kide izatera aldatzen da.

 Ortega izanen da gure hirian Udaltzaingoaren arduradun Nagusia bilakatuko den lehen emakumea, bi hamarkada baino gehiago Lizarrako Udaltzaingoan egon ondoren. Gaur egun, lehen agentea da.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba