2025eko martxoak 20

Udalaren jakinarazpen elektronikoak dagoeneko Estatuko DEHú sistemarekin sinkronizatzen dira

Aste honetatik aurrera, Estella-Lizarrako Udalak bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak Estatuko DEHú sistemarekin ere sinkronizatuta daude (Helbide Elektroniko Gaitu Bakarra).

Horrela, jakinarazpen bat bidaltzen denean, erabiltzaileak bi abisu jasoko ditu, bata Udalaren Egoitza Elektronikotik eta bestea DEHú sistematik. Sinkronizazio horrekin, jakinarazpenak bi plataformetan ikusi eta gorde daitezke.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba