Ana Duarte eta Azucena Polo Kultura eta Berdintasun zinegotziek eguerdian aurkeztu dute Puyko Ama Birjinaren omenez eginen diren festetako egitaraua. Maiatzaren 23tik, ostirala, 25era, igandea, 40 jarduera baino gehiago antolatu dira.
Progrmak ohiko ekitaldiei eutsiko die, hala nola, entzierroak, herri bazkariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Larrain Dantza Eguna eta beste hainbat ekitaldi tradizional… eta musikaren alorrean berrikuntzak sartuko ditu, hainbat emanaldi eta ikuskizunekin. Gainera, haurrentzako (puzgarriak, aurpegi-margoak…) edo gazteentzako (parkour-erakusketa eta -tailerra) jarduerak ere sustatzen ditu.
Emanaldi nagusienetako bat larunbat gauekoa izanen da, 23:00etatik aurrera, Los 40 Principales saioko bi DJ onenak bertan izanen direlarik: David Alvarez eta Jesus Taltavull. Voces del Ebro edo Los Txingones de la Rencle ere arituko dira.
Guztira, 32.000 euroko aurrekontua izanen du, gehi 11.000 euro gehiago Gazteria Arlotik dirulaguntzetan banatzen dena eta beste 1.200 euro Puyko Auzoak antolatzen dituen ekintzetarako. Guztira 43.000 euro pasatxo.
Beste berrikuntza bat da ‘Puntu Morea’ jarriko dutela Koroatze plazan larunbat goizean eta arratsaldean, 19.00etatik 1.00etara. Genero indarkerian trebatutako pertsonak egonen dira eta ‘Beldurrik gabe, erabaki eta errespetua’ leloa duten eskumuturrekoak banatuko dira, baita LGTBI+ bandera duten eskumuturrekoak ere. Orotara 750 inguru dira Ordoiz Zentroak egin dituenak.
PROGRAMA
MAIATZAK 23, OSTIRALA
18:00 Remontival pilotalekua. Eskuz binakako txapelketa herrikoia ”Pablo Hermoso de Mendoza”.
19:00. San Martin plaza, txanpipote, San Andres peñak antolatuta.
19:00. Los Llanos Kulturagunea. Antzerkia euskaraz: “Trapu zikinak”. (Sendaberri programa).
21:00. Kontzertuak Txosnetako festa-eremua.
22:00. Foruen plaza: zezen-suzkoa.
MAIATZAK 24, LARUNBATA
11:00-14.00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
12:00. Koroatze plaza. Suziria “XV. Fiesta de la Juventud de Estella-Lizarrako Gazteriaren Festa” iragartzeko.
12:00. Kalejira Alkaburua txarangarekin.
12:30-13:30. Musika Eskolako atzealdean. . “Voces del Ebro” Nafarroako folklore taldearen emanaldia.
12:30. Kopa-erronda Malababa txarangarekin.
12:30. Koroatze plaza: Parkour-tailerra eta erakustaldia Riart-ekin.
13:00. Santiago plaza. Dantza Plaza (Dantza Tailerra).
14:30. Foruen plaza, Herri bazkaria “XV. Gazteriaren Eguna”. 96ko kintak antolatua.
16:00-18:00. Foruen plaza. Crazy tardeo, DJ Jorge Ciordiarekin.
17:00-20:00. Sorkunde Garbiaren orubea. Puzgarriak eta aurpegi margoketa.
17:30. Puyko auzoa, Igoera Puyko basilikara.
18:30. Peñaguda elkarteko lokalak. Aperitiboa.
18:00-20:00. Kalejira Ardo Usaie Elektrotxarangarekin. (Jarduera bateratua Kinta, Festagiro eta Lizarrako Txosnak).
18:00-02:00. San Martin plaza. Dj
18:30. Entzierroa. Ondoren bigantxak zezen plazan askatuko dira.
20:00. Foruen plaza. Kontzertua Txingones de La Rencle mariatxi taldearekin
20:00. Kontzertuak txosnetako festa-eremuan.
22:00. Foruen plaza. Zezensuzkoa.
23:00-01:00. Foruen plaza. David Alvarez eta Jesus Taltavull, 40 Principales saioko DJ onenen artean.
01:00. Foruen plaza. Larrain dantza, Ruiz-Echeverria gaiteroekin.
01:30-03:30. Foruen plaza. David Alvarez eta Jesus Taltavull, 40 Principales saioko DJ onenen artean.
MAIATZAK 25. IGANDEA
05:30. Aurorak Puy Amabirjinaren omenez.
08:00. Dianak gaitero eta Aita Hilario Olazaran txistulariekin.
08:00. Entzierrotxoa.
08:30. Dianak Estella-Lizarrako Musika Bandarekin.
09:00. Entzierroa. Ondoren, bigantxak zezen plazan askatuko dira.
10:00. Txokolate jana Peñaguda elkarteko lokaletan.
10:30. Irteera Udaletxetik, Lizarrako Udal-korporazioa, Segizio Ofizialarekin lagunduta eta Erraldoi eta Buru Handien konpartsarekin.
11:00. Meza nagusia Puyko Andre Mariaren gure Zaindari Goitiaren ohoretan.
11:00-14:00: Sorkunde Garbiaren orubea. Puzgarriak eta aurpegi margoketa.
12:30. Tecenderia kalexka. Pintxo-potea Alde Zaharreko Auzo Elkarteak antolatuta.
13:15. Foruen plaza, “Larrain Dantzaren XXV. Eguna”. Ibai Ega dantza taldeak antolatuta, Erraldoi Konpartsaren, Musika Bandaren eta Udalaren laguntzarekin.
14:00. Santiago plaza. Herri-bazkaria: “Txerrikume-gorespenaren XV. Eguna”. Estella-Lizarrako Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatuta.
17:00. Santiago plaza. Musikaldia Chuchín Ibáñez kantariarekin.
17:00. Musika Eskolako atzealdean. Comiclown, haur animazioa.
19:00. Entzierroa. Ondoren, bigantxak zezen plazan askatuko dira.
21:00. Foruen plaza, gaita musika Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.
22:00. Foruen plaza, zezensuzkoa.