Udalak Gabonetan antolatutako Jaiotzen Ibilbideko eta elurrezko panpinaren gaineko lehiaketetako sariak zozketatu dituzte
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Estella-Lizarrako Udalak gaur goizean eman du aditzera San Andres ferietako ekitaldien programa, Covid-19ren ondorioz urtebetez bertan behera utzi ondoren itzuli direnak. Dena den, pandemiak datozen egunetan izanen duen bilakaeraren eta osasun-agintariek erabakitzen dutenaren mende dago dena.
Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloaren bidez, Udalak zenbait aste daramatza programa prestatzen, ilusio handiz, 2020an feriak bertan behera utzi ondoren. Programa horretan, prebentzio moduan, ez dira dastatze gastronomikoak eginen, ez eta erakustaldiak ere.
Azken urteetan bezala, Azienda Feria abenduaren 4an izanen da, larunbatean, eta Nafarroako Zaldikoaren Lehiaketa Morfologikoa, berriz, abenduaren 5ean, igandean. Ekitaldi instituzionalak azaroaren 30ean eginen dira, zaindariaren egunean, Gabonetako argiak piztuko diren egun berean.
JARDUERA GEHIAGO
Edizio honetako berrikuntza nagusietako bat “Vive Estella! Lizarra Bizi!” ikuskizuna da. Abenduaren 3an izanen da, 19:00etan, kiroldegian. Bertan parte hartzen dute Musika Bandak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Ibai Ega dantza taldeak. Sarrerak 5 eurokoak dira eta hainbat establezimendutan eros daitezke.
Larunbatean ere artisautza-produktuen azoka, Urbasa-Andia Gazta Lehiaketa edo pilota-partidak profesionalentzat izanen dira, besteak beste. Igandean, berriz, eguerdira arte jarraituko du artisautza-produktuen merkatuak, eta Lizarrerriko Dantza Herrikoiaren Lantegiaren eta Eskamot Catalá-Ball Folk taldearen ikuskizunekin osatuko da.
Egun horietan, hainbat erakusketa ere bisitatu ahal izanen dira. Kultur Etxean, jaiotzena (Belenisten Elkartea) eta ‘Musika dantzan’ (Francisco Beruete dantzari ohien taldea). Eta San Pedro Ruakoa klaustroan, ‘Iratxeko San Veremundoren milaka urteko kontakizuna’ eta ‘Antonio Oteiza Embilen ikuspegia’.
Aurrekontu osoa, xehetasun batzuk itxi ezean, 25.000 euro ingurukoa izanen da.
SAN ANDRES FERIAK 2021
ESTELLA-LIZARRA
AZAROAK 30, ASTEARTEA. San Andres Eguna
06:30 Aurora San Andres ohoretan “Adriano Juaniz” Aurora-elkartearekin
08:00 Dianak gaiteroekin
10:45 Udalbatzaren irteera Udaletxetik, segizio Ofizialarekin Lagundurik
11:00 Meza Hiriko Patroi Gorenaren Ohoretan, San Andres Apostolua
Lekua: San Pedro Ruakoa eliza.
13:00 Kalejira gaita musikarekin
18:00 Gabonetako argien inaugurazioa
ABENDUAK 3, OSTIRALA
12:00 Bisita antzeztua “Lizarrako emakume ospetsuak”
Doako jarduera azaroaren 25a dela eta antolatua
Tokia: San Martin plaza
19:00 Ikuskizuna ¡Vive Estella! Lizarra Bizi!”
Antolatzaileak: Estella-Lizarrako Musika Banda (Zuzendaria: Isaac Irimia Roa), Erraldoi eta Buru Handien konpartsa eta Ibai Ega dantza taldea.
Lekua: Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia
Sarrerak: 5 €
Saltokiak: Garin kirolak, Florida Taberna Jatetxea, Jordana Hogar, Urko Musical, Aseguruak Bilbao eta Farmazia Torres.
19:00 Txapelketa soziala Olentzero, 4 ½
Antolatzailea: Lizar Jai Pilota Kluba
Tokia: Lizarra pilotalekua
ABENDUAK 4, LARUNBATA
* Goiz osoan barna, zezen plaza zabalik egonen da, abeltzain eta erosle guztien eskura, zaldiak probatzeko.
* Sorkunde Garbiaren pasealekuan toki bat prestatuko da zaldiz ibiltzeko zaleek horien abileziak erakuts ditzaten.
08:00 Azienda Feria Tradizionala.
Lekua: Santiago plaza
9:00-14:00 eta 16:00-20:00 Artisautza produktuen azoka.
Lekua: Foruen plaza.
10:00-13:30 Urbasa eta Andiako XVII. Gazta Lehiaketa.
10:00etatik aurrera. Urbasa-Andiako artzai-gazten salmenta.
10:30 – Urbasa eta Andiako gaztak emanen dira lehiaketarako.
11:30 Urbasa eta Andiako Gazta-Lehiaketako dastatzearen hasiera.
12:00-13:30 Gaztagintza tradizionalaren erakustaldia.
13:30 Epaitza eta sari emanaldia.
Lekua: San Andres kalea
11:00 Txapelketa soziala Olentzero, 4 ½
Antolatzailea: Lizar Jai Pilota Kluba
Tokia: Lizarra pilotalekua
11:00 Estellerriko zaldizkoen eta amazonen kontzentrazioa
Lekua: Zezen-plaza.
11:30 Aziendak menditik jaisteko simulazioa zaldizkoek eta amazonek eramanak.
Lekua: Zezen plazatik Santiago plazara
12:00 Kalejira. Alkaburua fanfarrearekin
12:00 Lizarran kantuz
Irteera: Koroatze plaza
12:30 Omenaldia Feriarekin zerikusia duen lagun bati.
Lekua: Santiago plaza.
13:00 Kaleko animazioa. “Aita Hilario Olazaran” txistulariekin.
18:00 Pilota partida profesionalak
Lekua: Remontival pilotalekua
20:00 Gaita-musika. Deierri gaiteroak
Lekua: Foruen plaza.
ABENDUAK 5, IGANDEA.
9:00-14:00 Artisautza produktuen azoka.
Tokia: Foruen plaza.
09:30-14:30 Nafarroako Zaldikoaren XIII. Lehiaketa Morfologikoa
11:00 Banan-banako erakustaldia Lote bakoitzeko eta Epaimahaiaren kalifikazioa.
12:30 Sari emanaldia eta abere sarituen identifikazioa.
14:00 Abereak eramanen dira.
Lekua: Santiago plaza.
13:15 “Ferietan Dantzatu. Animatu dantzatzera!”
Antolatzailea: Estellerriko Herri Dantzen Tailerra
Tokia: Santiago plaza.
17:30 “Ferietan Dantzatu. Animatu dantzatzera!”
Kalejira San Martin plazatik Koroatze plazaraino, Eskamot Catalá – Ball Folk taldearekin
Antolatzailea: Estellerriko Herri Dantzen Tailerra
20:00 Gaita-musika. Gaita eta Danborreko gela.
Lekua: Foruen plaza.
BESTE HAINBAT EKITALDI
Frai Diego Lizarrakoa Kultur Etxea
Azaroaren 27tik urtarrilaren 5era.
Antolatzailea: Lizarrako eta Merindadeko Jaiotzazaleen Elkartea.
Azaroaren 30etik abenduaren 12ra
Erakusketa: “Musika dantzan”
Antolatzailea: Francisco Beruete Dantzari ohien elkartea
San Pedro Ruakoa elizako klaustroa
Azaroaren 28tik abenduaren 5era (11:00-13:30)
Erakusketak: “San Veremundo Iratxekoaren milaka urteko kontakizuna”
“Antonio Oteiza Embilen ikuspegia”
Ordutegia: 11:00 – 13:30
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Bigarren saria Farmazia Goyachek eskuratu du, eta herritarren saria, 1.563 botorekin, Optica Navarrak
Ekimenak marrazki lehiaketa bat eta panpinaren izena asmatzeko beste bat biltzen ditu, 500 euroko bi sarirekin, tokiko merkataritzan erosketetan truka daitezkeenak. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ostegun honetan, abenduaren 18an, 14:00ak arte dute izena emateko epea