Covid-19k beste herrialdeek baino gehiago eragin die herrialde pobreei eta zaurgarriei, eta horrek arriskuan jarri ditu hainbat hamarkadatako aurrerapenak, ahalegin handiarekin lortuak, eta larriagotu egin ditu premia gehien zituzten herrialdeetan zeuden desberdintasunak, oraindik ere zorrarekin, pobreziaren aurkako borrokarekin eta abarrekin erronka handiei aurre egiten zietenak.
Hori dela eta, eta nazioarteko lankidetzari laguntzen jarraitzeko, Elkartasunaren Astearen edizio berria Lizarrara itzuliko da, maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, Gazteria eta Elkartasun Batzordeak antolatuta, GKEen eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin.
Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak, film labururrak edo tailerrak antolatu dira, eta Europako Elkartasun Kidegoa bertan egonen da edo Javier Aisa Gómez de Segura, kazetaria nazioarteko gaurkotasunean eta araboislamiar munduan aditua eta Espacio REDOen sortzaileetako bat, besteak beste.
Horrez gain, ‘La voz de Iñaki’ dokumentalaren edo ‘Haizearen Egia’ film laburraren emanaldia ere izanen da. Ekain Albite zuzendaria eta Nafarroako Saharako ordezkariak izanen dira bertan, eta Lizarrako GKEek egindako zenbait proiektu aurkeztuko dira. Aste honetan, halaber, bi argazki-erakusketa antolatu dira: ‘Emakume Maiak, Emakume berriak’ María Vicuña Gazteriaren Etxean eta ‘Ibilaldia saharar herriaren askatasunaren alde’ Kultur Etxean.
ELKARTASUN ERAKUSTALDIA
Ekainaren 5ean, larunbata, Elkartasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Erakusketa eginen da Foruen plazan, 11:30etik 14:00etara, eta Lizarrako eta Nafarroako hainbat GKEk hartuko dute parte.
Amaitzeko, igandean, hilak 6, 14:00etan, Saharako Herriaren Askatasunaren Aldeko Ibilaldia eginen da. Ibilaldi horrek hiria zeharkatuko du Logroñorako bidean.
Antolatzailea eta laguntzaileak: Udaleko Gazteria eta Elkartasun Batzordea, El Salvador Elkartasuna, Comite 500 urte, Asociación Navarra Amigos del Sahara (ANAS), Lizarra Ciudad de Recepción Harrera Hiria, Juan Bonal Fundazioa, Bety-ren lagunak, Mugarik Gabe, SOS Himalaya eta Amigos de la R.A.S.D. Nafarroako Elkartea eta Nafarroako Gazteriaren Institutua.