Judutegien Sareak bere 63. Batzarra egin zuen joan den ostiralean Monforte de Lemosen (Lugo). Sarea osatzen duten 21 herrietatik asko joan ziren bertara. Estella-Lizarrako Udalaren aldetik, Cristina Perez zinegotzia joan zen Ribeira Sacrako hiriburura, gaur egun sarearen lehendakaritza hiri horretan baitute.
Batzarrean, -lehebizikoa udal-hauteskundeen ondoren eta, beraz, hainbat aurpegi berriekin-, gai batzuk aztertu ziren, hala nola 2024rako aurrekontua onartzea (350.000 euro inguru) edo udalerri berriak atxikitzeko baldintza batzuk ezartzen aurrera egitea, zenbait udalerrik bat egiteko interesa baitute.
Ekialde Ertainean gaur egungoa bezain une kritikoan, Sareko lehendakari eta Monforteko alkate José Tomék adierazi zuenez, “Juduen Saretik juduen herriaren balioak defendatzen eta sustatzen ditugu beti bere historian zehar. Eta gainerako herri eta gizarteetara ere zabaltzen ditugu. Gizatasuna, kultura, hezkuntza, errespetua eta, oro har, gizakiari berez dagozkion eskubide guztiak dira”.
Gainera, nahi izan zuen “gerra-gatazka hori ahalik eta azkarren amaitzea, eta nazioarteko arauak errespetatzea eta mugaren bi aldeetako biztanle zibilak errespetatzea”.