2023ko maiatzak 24

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak hirugarren ‘FotoRed’ lehiaketa jarri du abian, argazki lehiaketa bat Instagramen, bere ondare monumentala sustatzeko

Lehen sariak egonaldia gosariarekin, bazkaria edo afaria eta bisita gidatua aukeratutako elkartearen hirian eramanen du, eta beste bi sari badogo, produktu-sortekin

Foto noticia

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, non Estella-Lizarrak parte hartzen baituen, aurten ere atera du bere argazki lehiaketa Instagramen, ‘FotoRed’ lehiaketa, hiru argazki onenentzat hiru sari ezartzen dituena.

Oso erraza da parte hartzea. Izan ere, elkartutako hiri bateko monumentu-ondarearen argazki bat baino ez da jarri behar, #concursoFotoRed hashtag-arekin izendatuta, eta Erdi Aroko Instagram @villasmedievales kontuari jarraitu behar zaio, eta horri etiketa jarri. Garrantzitsua da argazkiak sinatuta ez egotea.

Lizarraz gain, sarea honako hiri hauek osatzen dute: Hondarribia, Sigüenza, Marvão (Portugal), Almazán, Jerez de los Caballeros eta Laguardia, guztiak ere ondare aberatsa duten hiriak.

Antolatzaileek sari erakargarri bat ezarri dute argazkirik onenarentzat: gau bateko egonaldia eta gosaria Sareko hirietako batean, bi lagunentzako bazkaria edo afaria eta aukeratutako herrian bisita gidatua. Bigarren eta hirugarren sariak, gainera, produktu gastronomikoen sorta bana du.

Epea ekainaren 18an bukatuko da eta oinarriak web orri honetan kontsulta daitezke: : https://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2023/05/Bases-ConcursoFotoRed23.docx

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba