Datorren irailaren 1ean ‘Kirol-errezeta’ itzuliko da, patologia jakin batzuk dituzten pazienteei jarduera fisikoa agintzeko programa, 2023tik Estella-Lizarrako Udalak sustatzen duena, Osasun Zentroaren eta Lizarrerria kiroldegiaren parte-hartzearekin.
2025 honetan dagoeneko bi taldek hartu dute parte programan, eta irailean hasiko da azkena, beste 20 partaiderekin. Pertsona horiek kiroldegira hurbiltzean datza programa, haien bizi-kalitatea hobetzen eta istripu kardiobaskularren arriskuak murrizten lagunduko dien entrenamendua praktikan jartzeko.
Hala, urriaren 6tik abendura bitartean, indar-entrenamenduko saioak eginen dituzte paziente bakoitzarentzat plan pertsonalizatu bat diseinatzen duen entrenatzaile batekin, eta entrenamendu aerobikoko saioak ere eginen dituzte, batez ere oinez ibiltzekoak.
Interesa duten pertsonak Osasun Zentroko langileekin harremanetan jar daitezke, eta haiek ebaluatuko dute programan sartzeko profil egokia duten.
Udalak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza du programa honetarako, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez.
