2025eko uztailak 30

Irailaren 1etik 5era irekiko da Almudí Kultur Elkarteko pintura ikastaroetarako matrikula

Epea ikasle berrientzat zein gaur egungoentzat izanen da –hauek lehentasuna izanen dute-, eta berrikuntza gisa, ilustrazio digitaleko bi ikastaro gehitu dira 12 urtetik goitikoentzat

Irailaren 1etik 5era irekiko da aurten Almudiko 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa, eta epe bera izanen dute ikasle berriek eta azken hilabeteetan matrikulatuta egon direnek, azken hauek lehentasuna izanen baitute. Gainerako plazak esleituko zaizkie ikasle berriei, izena eman duten hurrenkeraren arabera.

Estella-Lizarrako Udalaren Almudí Kultur Elkarteak eskaintzen dituen ohiko pintura ikastaroez gain, ilustrazio digitaleko bi ikastaro berri ere eskainiko dira orain, 12 urtetik goitikoentzat, ostiraletan. Ikastaro berri horietan matrikulatzen direnek tableta eta beharrezko ilustrazio programak ekarri beharko dituzte. Gainera, ahal dela, izapidea on-line eginen da, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez.

Talde hauek sortu dira, ordutegi hauekin:

  • Pintura (6tik 18 urtera): Astelehena, 17:30 – 19:30
  • Pintura (6tik 18 urtera): Asteartea, 17:30 – 19:30
  • Pintura (6tik 18 urtera): Asteazkena, 17:30 – 19:30
  • Pintura (6tik 18 urtera): Osteguna, 17:30 – 19:30
  • Ilustrazio digitala (12 urtetik aurrera): Ostirala, 10:30 – 12:00
  • Ilustrazio digitala (12 urtetik aurrera): Ostirala, 17:00 – 18:30
  • Pintura (18 urtetik aurrera): Astetartea eta ostirala, 10:00 – 12:15
  • Pintura (18 urtetik aurrera): Astelehena, asteartea eta osteguna, 16:00 – 17:30
  • Pintura (18 urtetik aurrera): Astelehena, asteazkena eta osteguna, 19:30 – 21:00
  • Pintura (18 urtetik aurrera): Astelehena eta asteazkena, 10:00 – 12:15

PREZIOAK

Prezioei dagokienez, 18 urtetik beherakoek 12,60 euroko inskripzio-tasa ordainduko dute (banku-txartelaren bidez ordaindu beharrekoa), bai eta 208,98 euroko urteko kuota ere, zeina nahitaezko 9 hilekotan zatikatuko baita, 23,22 eurokoa banku-helbideratze bakoitzeko.

18 urtetik gorakoek, berriz, 21,02 euroko inskripzio-kuota (txartelarekin ordaintzekoa) eta 375,75 euroko urterako kuota (41,75 euroko 9 hileko, bankuko kontutik pasatzekoak).

Ahal dela, Egoitza Elektronikoaren bidez matrikulatu behar da, esteka honetan dagoen formularioa betez: INSCRIPCIÓN INFANTILES e INSCRIPCIÓN PARA ADULTOS . Horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatzea.

Herritar guztien irisgarritasuna bermatzeko, matrikula modu presentzialean ere egin ahal izanen da Udaletxeko Sarrera Erregistroan egun horietan, 9:30etik 13:00etara.

Informazio gehiagorako 948 55 17 47 telefonora deitu daiteke (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara) edo Frai Diego Kultur Etxera joan.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba