2026ko uztailak 29

Almudí Kultur Elkarteko pintura ikastaroetarako matrikula irailaren 1etik 4ra irekiko da

Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute

Irailaren 1etik 4ra irekiko da aurten Almudí Kultur Elkartearen 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa. Epe bera izanen dute ikasle berriek eta azken hilabeteetan matrikulatuta egon direnek, eta, hori bai, azken horiek lehentasuna izanen dute. Gainerako plazak ikasle berriei emanen zaizkie, izena eman duten hurrenkeraren arabera. Tramitea, ahal dela, online eginen da, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez, bi esteka ezberdinekin.

TALDEAK, ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK

Honako talde eta ordutegi hauek ezarri dira: Pintura (6 urtetik 18 urtera), astelehenetan 17:30etik 19:30era; Pintura (6 urtetik 18 urtera), astearteetan 17:30etik 19:30era; Pintura (6 urtetik 18 urtera), asteazkenetan 17:30etik 19:30era; Pintura (6 urtetik 18 urtera), ostegunetan 17:30etik 19:30era; Pintura (18 urtetik aurrera), astearteetan eta ostiraletan 10:00etatik 12:15etara; Pintura (18 urtetik aurrera) astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan 16:00etatik 17:30era); eta Pintura, (18 urtetik aurrera), astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan 19:30etatik 21:00etara(Saioa).

Prezioei dagokienez, 18 urtetik beheitikoek 12,60 euroko inskripzio-tasa ordainduko dute (izena ematean banku-txartelaren bidez ordaindu beharrekoa), eta 208,98 euroko urteko kuota, nahitaezko bederatzi hilekotan zatikatua, 23,22 eurokoa, banku-helbideratzearen bidez.

18 urtetik goitikoentzat, izen-emate tasa 21,02 eurokoa izanen da (hau ere bankuko txartelaren bidez) eta urteko kuota 375,75 eurokoa, banku-kontuan kargatuko diren 41,75 euroko bederatzi hilekotan zatikatuta.

Matrikulazioa, ahal dela, Egoitza Elektronikoaren bidez eginen da, dagokion formularioa betez Haurren Izen-ematea eta Helduen Izen-ematea esteketan. Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digital edo Cl@ve bidez identifikatzea.

Herritar guztien irisgarritasuna bermatzeko, matrikula ere Udaletxeko Sarrera Erregistroan egin ahal izanen da, irailaren 1etik 4ra, 9:30etik 13:00etara.

Informazio gehiagorako 948 55 17 47 telefonora deitu daiteke, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara, edo Frai Diego Kultur Etxera joan.

 

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba