
Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak Inauteri garaiko eskola oporretarako ludoteka zerbitzua berrabiaraziko du otsailaren 16, 17 eta 18an, familia eta lana uztartzen laguntzeko eta udalerrian erroldatuta dauden haurrentzako jolas- eta hezkuntza-gune bat eskaintzeko.
Izen-emateak urtarrilaren 30etik otsailaren 4ra arte, biak barne, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez bakarrik egin ahal izanen dira. Eskaerak eskainitako plazak baino gehiago badira (50 dira), zozketa eginen da otsailaren 6an.
Onartutako familiek otsailaren 12an eta 13an ordaindu beharko dute tasa.
- Tasa orokorra: lehen adin txikikoa 24 euro eta bigarren adin txikikoa 18 euro.
- Tasa murriztua (familia ugariak, gurasobakarrak): lehen adin txikikoa 18 euro, bigarren adin txikikoa 15 euro eta hirugarren adin txikikoa 12 euro.
Ludoteka San Benitoko instalazioetan eginen da goizeko 8etatik eguerdiko 14:30ak arte. Sartzeko hiru ordutegi egonen dira (8:00, 8:30 eta 9:00) eta irteteko beste hiru (13:30, 14:00 eta 14:30)