2023ko maiatzak 11

Gobernu Batzordeak Lizarra pilotalekua eraisteko lanen espedienteari hasiera ematea onartu du

Foto noticia

 

Estella-Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak gaur eguerdian onetsi du Lizarra pilotalekua eraisteko obren kontratua esleitzeko espedientearen hasiera. Lizitazioaren zenbatekoa 99.739,31 eurokoa da gehienez (BEZa kanpo), eta obrak esleitzeko epea 4 hilabetekoa izanen da gehienez.

Obrek fatxada eraistea aurreikusten dute, egitura ireki bat uzteko, eta estalkia zurez ordeztea. Gogoratuko denez, Gasteizko Proiektuen Arkitektura Bateratuko ‘FRRRONTÓN’ proposamenak irabazi zuen Udalak antolatutako lehiaketa, Lizarra pilotalekua eta haren hiri-ingurunea espazio publiko, ireki eta irisgarri bihurtzeko.

Parte hartzeko prozesuaren ondoren, pilota kirolerako onuragarriena den sektorearen proposamenak hartu ziren kontuan, frontoi luzearen egiturari eustea planteatzen baitzuen, hegoaldeko sarbidea horman hutsune baten bidez kenduz.

NOTICIAS RELACIONADAS

Heldu da igande honetan Espainiako Itzulia

Espainiako Itzuliaren hamabosgarren etapa datorren igandean, irailaren 10ean, izanen da Lizarran. Hiria 14.48tik 14.56ra zeharkatuko du, gutxi gorabehera, antolatzaileen k...

Volver arriba