Irailaren 9an eta 10ean, astelehena eta asteartea, Estella-Lizarrako Udaleko Kirol eta Osasun Arloak antolatu eta diruz laguntzen duen Gerontogimnasia jarduerarako izen emateak gauzatu beharko dira. Izen ematea Lizarrerria kiroldegian eginen da goizeko 8etatik 14.00ak arte bi egunetan.
Hiru dokumentu aurkeztu behar dira: izen-emate orria beteta, NANaren fotokopia bi aldeetatik eta bankuko kartillaren fotokopia bat kontu zenbakia ikusteko. Jarduera hau 65 urtetik goitiko pertsonentzat edo 2024. urtean betetzen dituztenentzat da, eta 40 euroko prezioa du urtean. Klaseak urriaren 1ean hasi eta maiatzaren 30ean amaituko dira udal kiroldegian eta guztira 200 plaza daude.
Hainbat talde daude: astelehen, asteazken eta ostiral txandakatu bat 8.45etik 9.45era, 9.45etik 10.45era, 11.00etatik 12.00etara eta 12.00etatik 13.00etara, eta astearte, ostegun eta ostiral txandakatu bat ordutegi berberekin.