Irailaren 5ean, ostirala, izena eman beharko da Estella-Lizarrako Udaleko Kirol eta Osasun Arloak antolatu eta diruz laguntzen duen Gerontogimnasia jarduerarako. Izen-emateak udaletxean egingo dira 11:00etatik aurrera.
Hiru dokumentu aurkeztu behar dira: izen-emate orria beteta, NANaren fotokopia bi aldeetatik eta bankuko kartillaren fotokopia bat kontu zenbakia ikusteko. Aurreinskripzio orriak udaletxean eta kiroldegian jaso daitezke dagoeneko.
Jarduera hau 65 urtetik goitiko pertsonentzat edo 2025. urtean betetzen dituztenentzat da, eta 40 euroko prezioa du urtean. Klaseak irailaren 22an hasi eta maiatzean bukatzen dira udal kiroldegian eta guztira 200 plaza daude.
Hainbat talde daude: astelehen, asteazken eta ostiral txandakatu bat 8.45etik 9.45era, 9.45etik 10.45era, 11.00etatik 12.00etara eta 12.00etatik 13.00etara, eta astearte, ostegun eta ostiral txandakatu bat ordutegi berberekin.
