2026ko maiatzak 11

Lizarrako II. Klasikoa, ‘Manolo Azconaren Oroimenezkoa’, igande honetan burutuko da, 34 talde eta 200 txirrindulari ingururekin

Gazteen mailako txirrindularitza probak Europako hainbat herrialdetako taldeak bilduko ditu

Foto noticia

Datorren igandean, maiatzaren 17an, Lizarrako II. Txirrindularitza Klasikoa, ‘Manolo Azcona Memoriala’, eginen da. Lizarrako Txirrindulari Elkarteak antolatzen du, eta Europako hainbat herrialdetako 34 taldek eta 200 txirrindularik hartuko dute parte. Udala da hitzorduaren laguntzaile nagusietako bat.

Gaur goizean aurkeztu da proba, eta bertan izan dira Marta Azcona, Kiroletako zinegotzia; Marta Garín eta Miguel Ángel García Mitxelena, CC Estella taldekoak; Juanjo Oroz, Kern Pharma taldeko managerra eta probaren bultzatzaileetako bat; eta Juan Mari Guajardo, zeremonia-maisua.

Klasikoa 10:00etan abiatuko da, eta 12:50 aldera iritsiko da Alloz, Lezaun, Eraul edo Muru gaina zeharkatuko dituen 120 kilometroko ibilbide gogorra egiteko.

Manolo Azconaren omenezko klasikoak ia 50 talderen eskaerak jaso zituen, baina, mugak direla eta, hainbat autonomia-erkidegotatik eta Frantzia, Belgika eta Portugaletik iritsitako 200 txirrindulari eta 34 talde horietan utzi behar izan dira.

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba