2022ko uztailak 18

Los Llanos Kulturagunearen ondoko iturria martxan dago berriro eta gauez argiztatuko da

Foto noticia

Los Llanos Kulturaguneko sarrera nagusiaren ondoan dagoen iturria, azken urteetan lorontzi gisa erabili dena, egun hauetan berriro ere martxan egonen da, hain zuzen ere bizi dugun bero-boladarekin batera.

Udaleko Zerbitzu Arloak hainbat aukera izan ditu laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdekoa den instalazio hori berreskuratzeko. Hasieran, Milango Porta Nova de Garibaldikoa bezalako zorrotada eta argiak dituen zeharkatzeko moduko iturri handi bat sortzeko aukera aztertu zen, baina aurrekontu handiak aukera hori baztertu zuen, Jorge Crespo zinegotziak azaldu duenez.

Azkenik, egin diren lanak askoz merkeagoak izan dira, eta Udaleko Brigadak berak parte hartu du, ura zabaltzeko sistema modernoago bat ezarriz. Horren ondorioz, uraren gastua jatorrizkoa baino askoz txikiagoa da, baina ur-gortinaren efektua imitatzen du. Halaber, aurrealdean hiriko armarria eta ‘Estella-Lizarra’ letrak jarri dira, altzairu herdoilgaitzezkoak. Hori guztia 1.500 euroko aurrekontuarekin.

“Oraindik LED zerrenda bat, gauez argiztatzeko eta iturria inguratzen duten baldosak konpontzeko falta da, baina bero-bolada horrekin martxan jartzea erabaki genuen”, adierazi du Crespok. Iturria 10:00etatik 22:00etara egoen da martxan. Bestalde, leku horretan orain arte zeuden landare apaingarriak hiriko hainbat tokitan banatu dira.

Gogoratu iturriko ura ez dela edateko modukoa eta ez dagoela bainatzeko baimenik. Halaber, kontuz ibili behar da, marmolaren ertza irristakorra baita.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba