Bisita antzeztuak irailean itzuliko dira aurten hirira, Udaleko Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloak antolatuta, eta Frai Diego de Estella izanen da protagonista bere jaiotzaren bosgarren urteurrenean.
Ohikoa denez, bisita horiek igande goizetan (12:30ean) programatu dira, aste honetan hasita, irailaren 1ean, eta ondoren, 8an, 15ean, 22an eta 29an. Topalekua Turismo Bulegoa izanen da (San Martin plaza, 4. zenbakia) eta bisiten prezioa 5 eurokoa da pertsona bakoitzeko (doakoa 12 urtetik beheitikoentzat, baina izena ematea ere beharrezkoa da).
Txartelak aurrez aurre eros daitezke asteko egun guztietan, 12:00etatik 17:00etara, Curtidores ostatuan (Curtidores kalea, 43) eta online webgunean www.visitarestella.com Kontuan izan behar da bisitaren lekuak mugatuak direla.
Sapo Producciones konpainiak eta Navark enpresak bat egin dute hiriko auzo monumentalean bisita antzeztuak egiteko proiektu honetan.
Nafarroako Gobernuak diruz lagundua.