Koroatze Plazan, irailaren 27tik urriaren 8ra bitartean, ‘Bizitzeko ihes egin behar´ kale-erakusketa eginen da. Erakusketaren helburua da herritarrak errefuxiatuen inguruan sentsibilizatzea, eta, horretarako, hainbat gai azaltzea: nondik eta zertaz ihes egiten duten, zer oztopo gainditu behar dituzten edo zergatik erabakitzen duten beren bizia arriskuan jartzea.
Erakusketa irailaren 27an, astelehena, 18:00etan hasiko da, eta Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazioa eta Kultur Aniztasun Politiken Arloaren eta Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuaren arteko lankidetzari esker iritsi da hirira, Foru Komunitateko herri batzuetan zehar ibili ondoren.
Erakusketan benetako patera bat dago, Andaluziako kostaldera iritsi zena, eta zortzi olana handi, Nafarroako lau fotokazetarien irudiekin eta haien azalpenekin: Iván Benítez, Unai Beroiz, Dani Burgui eta Maite H. Mateo.
Aldi berean, eta Lizarra Harrera Hiriaren laguntzarekin, bi jarduera osagarri prestatu dira. Urriaren 8an, 19:30ean, Musika Eskolako Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturagunea), mahai-ingurua izanen da, “Benetako harrera egiten ari da?” izenekoa. Mugak Zabalduz karabanaren eta CEARren (Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea) parte-hartzea berretsita dago.
Erakusketak irauten duen egun hauetan, Rocamador inguruan (Zalatambor kalea) gai horri buruzko horma-irudi bat pintatuko da.