2025eko uztailak 30

Ostalaritzako Tailer Eskolak festetan laguntzen du suziriaren aperitiboaren eta txilindron arkume lehiaketaren antolaketan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Ostalaritza Tailer Eskolak, une honetan 13 pertsona prestatzen ari denak, aktiboki parte hartuko du festa hauetan, bai Udalak suzirira gonbidatutako pertsonei eskaintzen dien aperitiboa prestatuz, bai Txilindron Arkume Lehiaketa antolatzen lagunduz.

Eskolak 2024ko martxoan hasi zuen ikasturtea, eta ikastaro horrek bi urteko prestakuntza hartzen du barnean, benetako praktikarekin txandakatuz, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak diruz laguntzen dute.

Dagoeneko gainditu dute sukaldaritzako eta zerbitzuko laguntzaileen prestakuntza, eta profesionaltasun-ziurtagiri bana lortu dute.

Eskolaren helburua, -Azucena Polo buru duen Enplegu eta Hezkuntza zinegotzigoaren esku dagoena-, gazteak ostalaritzaren sektorean laneratzea hobetzeko gaitzea da. Dagoeneko bi ikaslek bete dute helburua eta akreditatutako enpresetan ari dira lanean.

Egiten duten lana elikagaiak prestatzean datza, Gizarte Ongizatetik aukeratutako familiei ematen zaizkien eguneroko menu sozialak egiteko balio dutenak. Gainera, artisau-kontserbak eta -pintxoak egiten dituzte, eta hainbat ekitalditan lan egiten dute urtean zehar. Azken hilabeteetan, Ferietan, atletismo pistaren inaugurazioan edo Musika Eskolaren urteurrenean.

Volver arriba