2023ko otsailak 14

Julian Romano Udal Musika Eskolak, musika tailer bat eskainiko du ezgaitasuna duten pertsonentzat

Lau saio izanen ditu, bakoitza ordu batekoa, eta martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n emanen dira, 18:45ean

Lizarrako Julian Romano Udal Musika Eskolak ezintasunak dituzten pertsonentzako lau saioko musika tailer bat emanen du, ordu batekoa bakoitza, martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n, 18:45ean.

Eskolatik azaldu dutenez, helburua da “musika hurbiltzea, horren bidez ikaskideekin soziabilizatu, autoestimua eta arreta hobetu, sormena garatu, taldean lan egiten ikasi eta abar”.

Musika kontzeptuak ezagutuko dituzte, hala nola erritmoa, konpasa, melodia, musika tresna desberdinak eta zein familiatakoak diren. Halaber, melodia txikiak bakarka interpretatzen ikasiko dute, eta, oro har, mugimenduaren bidez adierazten eta abar. Horretarako, ikus-entzunezko materiala eta musika tresnak erabiliko dira, hala nola gitarra, ukelele, flauta, teklatua eta perkusio instrumentuak.

Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da, posta elektronikoaren bidez: julian.romano@estella-lizarra.com. Izena bi deiturekin, telefono zenbakia eta jaioteguna adierazi behar dira.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba