Arieta Haur Eskolak 62 aurreinskripzio eskaera jaso ditu datorren ikasturterako
Arieta Haur Eskolan 2026-2027 ikasturterako aurreinskripzio epea itxi ondoren, 62 eskaera jaso dira 40 plaza libretarako. Izan ere, zentroak gehienez 72 plaza dituen arren, ikasturte honetan matrikulatutako 32 neska-mutikok jarraituko dute hurrengoa ere.
62 eskaeretatik (iaz baino 5 gutxiago), 52 Lizarrako familiei dagozkie (%83,8) eta beste 10 inguruko herrietako familiei (%16,2). Hizkuntza hautuaren arabera, 35ek euskara (%56,4) aukeratu dute eta beste 27k gaztelania (%43,5). Eta, adinaren arabera, 28 aurreinskripzio dira 0 urteko haurrentzat, 26 urtebeterako eta 8 bakarrik 2 urterako.
Jasotako eskaerak kontuan hartuta, ahalik eta familia gehienei erantzuteko lan egiten da.
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
Escuela Infantil Arieta Haur Eskolan aurreinskripzioa: otsailaren 23tik martxoaren 6ra
Aurreko ikasturtean bezala, 2026-2027 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloko onarpen-eskabide guztiak Educa plataformaren bidez izapidetuko dira.Eskabideak aurkeztek...
Ate irekien jardunaldia: Escuela Infantil Arieta Haur Eskola (2026-2027 ikasturtea)
Arieta Haur Eskolak datorren asteartean, otsailaren 17an, 16:30ean, 2026-2027 ikasturtean interesa duten familiei zuzendutako ate irekien jardunaldia eginen du.Ikastet...
