2022ko otsailak 23

Arieta Haur Eskolak datorren ikasturterako aurreinskripzioak irekiko ditu asteartean, martxoak 1

Martxoaren 15era arte egin ahal izanen dira, aurrez aurre, Udaletxeko Erregistroan edo telematikoki Egoitza Elektronikoaren bidez

Foto noticia

Datorren asteartean, martxoak 1, irekiko du Arieta Haur Eskolak hurrengo ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea. Epe hori martxoaren 15era arte luzatuko da.

Oraingo honetan, aurrez aurre izena eman behar da, goizez udaletxeko bulego orokorretan, erregistroan (beheko solairuan)—, edo, bestela, telematikoki, Egoitza Elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/

Asteartean bertan, lehen orduan, Udalaren web gunean jarriko da tramitea egin ahal izateko behar den dokumentazio guztia eta bete beharreko eskabidea. Eskaera PDF formatuan bakarrik eskuratu ahal izanen da. Halaber, egun horretatik aurrera, zalantzarik izanez gero, Eskolarekin harremanetan jar gaitezke 9:00etatik 14:00etara, 948 552039 telefonoan.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba